Demagun bizitza oihal bat dela.Demagun oihal horrekin neurriko jantziak jos daitezkeela.Demagun Jostorratza eta haria hauxe dela: ama batek jaiotzear dagoen alabari oparitzen dion josteko manuala, patroiak eratuz, txatalak batuz eta urradurak errepasatuz neurriko soinekoak molda ditzan bizitzaren oihalean.