Bide bazter askotan ferryrako billeteak erosteko aukera eskaintzen dute. ùNiri itsasontzi hau gustatzen zait, Uxue. Eta zuri? ùgaldetu dit Leirek. Leireren hitzek Omar ekarri didate gogora. Guk ferry dotore eta eroso batean igaroko dugu itsasartea, baina Omarrek nola gurutzatuko zuen? Hala ere, Omar gurera heldu da, baina beste askoà Egunen batean, horren gainean galdetuko diot Omarri, ea zer dioen.