Hondoaz Galde. Biderako Sintesiak I

de Artola Izagirre e Jon Sarasua Maritxalar 

Bertrand.pt - Hondoaz Galde. Biderako Sintesiak I
idioma: Basco, Francês
Editor: ELKAR
Edição: abril de 2026
Portes
Grátis
10%
22,93€
20,64€

Zein dira gizakiak, nonahi eta noiznahi, bere buruari egiten dizkion galdera sakonenak? Zergatik dute gizon-emakumeek barrura eta kanpora begira jartzen dituen harago-min bat? Zertarako gaude? Zenbateraino hauteman dezakegu errealitatea? Errealitate iheskor honek badu hondo, iturri, taupada, asmo edo norabiderik?Galde-erantzunen bidez ari dira solasean liburuaren egileak. Egungo gizartean solasgai publikotik bazterturik dauden kontuez dihardute, errealitatearen hondoaz edo iturriaz, espiritualitateaz eta zientziaz, hainbat kontinentetako tradizio espiritualen emari zabalaz, egungo munduaren baldintza berriezà Zaila da arrazoiak atzeman ezin dezakeenaz gogoeta logikoak harilkatzea, eta hala ere asmo eder horri heldu diote egileek, adimenez bezainbat sentimenez, jakintza zabalaren tresneriaz eta urtetako gogoetaren esperientziaz. Liburu honetan agertzen dena elkarrizketa-sorta zabalago baten lehen alea da, zeinak ororen muineko galderaz baitihardu, sakontasuna eta arintasuna uztartzen dituen formatu batean, gairik jasoenak xume egin nahirik, urrunak hurbil, abstraktuak atsegin. Egungo espiritualtasun likidoa, erlijioen izaera eta geruzak, emari filosofikoak eta muin esanezinak, modernitateko kritika-ildoakà Asko dira liburuan zehar landuriko arloak, polemikei eta arazoei iskin egin gabe. Aro guztietan mugatu nahi izan da zertaz hitz egin daitekeen eta zertaz ez, eta hitz egin daitekeen horretaz ere ez dira gutxi zer pentsatu behar genukeen ezarri nahi diguten ahotsak. Horien ondoan, liburu honek, ausart bezain zintzo, mintzagaien irekiera bat proposatzen digu, ondoren norberak bere baitan edo komunitatean gogoeta egin dezan, askatasunez.

Hondoaz Galde. Biderako Sintesiak I
de Artola Izagirre e Jon Sarasua Maritxalar 
ISBN:
9788413605623
Ano de edição:
04-2026
Editor:
ELKAR
Idioma:
Basco, Francês
Páginas:
240
Tipo de Produto:
Livro
EAN:
9788413605623
X
O QUE É O CHECKOUT EXPRESSO?

O ‘Checkout Expresso’ utiliza os seus dados habituais (morada e/ou forma de envio, meio de pagamento e dados de faturação) para que a sua compra seja muito mais rápida. Assim, não tem de os indicar de cada vez que fizer uma compra. Em qualquer altura, pode atualizar estes dados na sua ‘Área de Cliente’.

Para que lhe sobre mais tempo para as suas leituras.