Frutak

de Antonio Rubio Herrero 

Bertrand.pt - Frutak
idioma: Basco, Espanhol, Francês
Editor: Pamiela argitaletxea
Edição: novembro de 2019
9,68€
Esgotado ou não disponível

?Animaliak? liburuak oihaneko piztien multzo ederra biltzen du, guztiak ezberdinak, guztiak adiskide. ?Frutak? liburuak, bestalde, gozo-gozoak diren hainbat jakiren eta beroien fruta-arbolen bildumatxoa egien du. Bi horiek, hain justu ere, Ilargian kulunkantari bildumako izenburu berriak dira. Liburuon hartzaileak, 0-3 urtera bitarteko neska-mutikoak dira, eta beraientzat berariaz ondu dira piktograma poetiko edo poegrama hauek guztiak; poesia piktografikoaren modalitate berri bat izendatzeko hitza da poegrama eta irakurle txikiaren ?begia hezi eta belarria eztitu?ko duen irakurketa-erritmoa aurkitzean datza, Antonio Rubioren esanetan.Bestalde, O?scar Villa?nen esku ?1999 urteko Ilustrazio Sari Nazionala? gelditu da liburutxo hauen proposamen estetikoa. Artisau-lan hutsa da berea, erraz antzematen diren pintzelkada eta koloretako tonuez hornitua, halako moldez ere ezen ehundurak ukitzeko modukoak baitira, kasik. Hondo argiari gailetzen zaio irudia; marrazkia soil-soila eta erraz antzematekoa da, betiere Villa?nen beraren ikututxoa agerian dagoela. Sortzaile bien ekarpenaren alde biak ?literarioa eta plastikoa? doitzean datza KALANDRAKAren egitekoa, sortze lanean bideratu eta, finean, behin betiko argitaraldia burutu.Ilargian kulunkantari bildumaren liburu bakoitza ?erraz-erraza den eta musika-indar handia duen ariketa poetikoa da?. Gauzak horrela, bada, eskuinetik ezkerretara eta, goitik behera irakurri behar duela ikasiko du haurrak eta, halaber, orriak pasatzea bertsoen bilakaera dela.Grafiak baino, irudiek berek hartzen dute berebiziko garrantzi komunikatiboa. Aise antzematen dira irudiak, eta hitzen antzera eratzen dira, silaba zenbatuekin. Bertsoen gisara eratzen dira: ordenatuak, neurtuak, erritmodun eta errimadunak. Haur-haurretatik bakarka irakur daitezkeen irudiak dira, finean.Liburu bakoitza poema oso bat da eta ezaugarri hauen arabera ondua dago: haur kantutegiaren egitura poetikoaren baitan (bertso oktosilaboa, leloa eta zerrendatzea); tradiziozko kantutegiaren bitarteko poetikoak erabiltzen ditu (oihartzunak, errimak, erritmoak) eta lehenengo adinekoen interesguneei erantzuten diete.«Ilargian kulunkantari» liburu-bilduma 6 hilabetetik aurrerako neska-mutikoei zuzenduta dago, eta beraientzat berariaz ondu dira piktograma poetiko edo poegrama hauek guztiak.

Frutak
ISBN:
9788491721239
Ano de edição:
11-2019
Editor:
Pamiela argitaletxea
Idioma:
Basco, Espanhol, Francês
Encadernação:
Capa dura
Páginas:
18
Tipo de Produto:
Livro
EAN:
9788491721239
X
O QUE É O CHECKOUT EXPRESSO?

O ‘Checkout Expresso’ utiliza os seus dados habituais (morada e/ou forma de envio, meio de pagamento e dados de faturação) para que a sua compra seja muito mais rápida. Assim, não tem de os indicar de cada vez que fizer uma compra. Em qualquer altura, pode atualizar estes dados na sua ‘Área de Cliente’.

Para que lhe sobre mais tempo para as suas leituras.