Alde batetik, ondorio nolabait ere arkeologikoak aterako ditugu inguruan edo gure aurretik izan di¡tugun gizarteetako giza transakzioen izaerari bu¡ruz. Era berean, deskribatuko dugu zer truke- eta kontratu-fenomeno izan dituzten merkatu ekono¡mikorik gabeak izan ez arren ?gure ustean, eza¡gutzen ditugun gizarte guztietan ageri den giza fe¡nomeno bat baita merkatua? gurea ez bezalako truke-erregimena duten gizarteetan. Merkatariak eta haien asmakizun nagusia baino lehenagoko merkatua ikusiko dugu ?hots, monetaren aurrekoa?, eta aztertuko dugu nola funtzionatzen zuen bai kontratu- eta salmenta-bide nolabait esateko modernoak agertu aurretik (semitikoa, helenikoa, helenistikoa eta erromatarra), bai moneta tinbratua azaldu aurretik. Aztertuko dugu, berebat, zer moral eta ekonomia ageri ziren transakzio haietan.