PROIEKTU BIDEZ IKASTEN Lehen Hezkuntzako lehenbiziko bi zikloetarako proposamena duzu. Proiektutan oinarrituta ikastea ardatz hartuta, ikasleak beren ikaskuntzaren protagonista bihurtzen ditu, helburu garbi bat lortu nahian: beren garapenean gaitasun osoko pertsonak bilakatzea, beren ingurunearekin konprometituak, kritikoak eta sormenez beteak.Proiektuaren gakoak oinarri sendotan dautza: lankidetzan ikastea, metodologia inklusiboa, pentsatzen ikastea, hezkuntza emozionala, jarrerak eta balioak.