Klimaren lagunak kanpatzera joan dira eta izarrak ikusi nahi dituzte. Baina azeria nekatuta dago. Ez du ondo lo egin. Hontzak dioenez, inguruko argi guztiengatik gertatu zaio hori. Argia ona da, energia ematen baitigu, baina iluntasuna ere behar dugu. Eta batzuetan, ilunpean argitan baino gehiago ikus dezakeguà Bilduma honetako liburu bakoitzean klimaren lagunek abentura bat biziko dute, eta haien modura azalduko digute ûmaiz, era dibertigarrian gaineraû zer egin dezakegun ingurumena zaintzeko.