1996az geroztik, euskara etorkizun desiragarri batekin lotu du Euskal Herria Zuzenean festibalak. Herria egin duen proiektua da, harremanen, doinuen, borroken eta alternatiben kontrabandoa gorpuztu duena. Auzolanaren Lurretan artefaktu bat da: unean uneko egoera kultural, politiko eta sozialera egokituz, auzolanean eraikia, EHZ biziarazi duten norbanakoen kontakizunekin, eta argazki zein ilustrazio ugarirekin harilkatua.