Hermogenes etxe oneko mutil gazte bat da, eta mediku ospetsuak ditu gurasoak eta familiako guztiak. «Bekatu handi bat» egin du ûarkeologo izan nahi duû eta etxekoen eta familiaren presioa jasan beharko du aurrerantzean. Halaz ere, matrikula egin eta Valentziako fakultatean eta lanean hasiko da indusketa arkeologiko batean. Ikasketak ordaindu ahal izateko ûdiru-laguntza guztia ukatu diote gurasoekû haurtzain hasiko da etxe batean.