Kerman Mendizabalek bere historia kontatzen digu. Gaztea zenean, Eguzki lore hotelean lan egiten zuen. Behin, Aste Santuko oporretan, Julia ezagutu zuen eta une bereziak bizi izan zituzten; adibidez, uhartera egindako txangoa. Egun haietan, hain zuzen ere, bitxi-lapurretak gertatu ziren Bilbon, eta polizia hoteleraino heldu zen, galdezka. Egoera larritu egingo da Kermanentzat. Juliak ere alde egingo du. Orain, berrogei urte igaro eta gero...
Narratzaileak: Xabier Alkiza, Judit Huegun, Karolina Sainz de Bikuña, Jose Manuel Goikoetxea
© 2023 Elkar Argitaletxeak, S.L.
ISBN: 9788413603407